2011/09/26

-EuskaL JaiaK-

     Urte bezala Ortuellako Euskal jaiak hasten dira eta Ortuellako Gazte Asanblada martxan jartzen da.
Ostiral eta larunbat honetan gaztetxe zabalik izango duzue. Kriston parranda egongo da! Hemen itzarongo 
zaituztegu.





2011/05/01

Ez dakite zer nahi duten

      Kontzertuen debekua jakinarazi ondoren, udalak berriz ere txunditurik utzi gaitu. Ortuellako jaien egitarauan jartzen duen antzera, “Euria egitekotan DJs  kontzentrazioa Gazte Lokalera mugituko da”.

Zergatik  jarrera hau? Haiei interesatzen zaienean kontzertuak egin ahal dira? Haiek esaten duten bezala, ez da zarata gehiegi egiten? Ez dute esaten lokala ez duela beharrezko baldintzak betetzen?


2011/04/21

17. KORRIKA: Maitatu, ikasi eta ari... euskalakari!

Ortuellako gazteok ere Donostian egon ginen korrikaren azken metroak bizitzeko. Euskal Herri osoko euskalakariak elkartu ginen bertan eguraldi paregabearekin. Giro ikaragarria aurkitu genuen, kontzertuak, herri bazkaria, mezuaren irakurketa, bertsoak, dantzak… Inoiz baino jende gehiago hartu du parte euskararen aldeko korrika erraldoi honetan, Zorionak. Gu euskalakari! Zuek euskalakari! Danok euskalakari!

Euskara maite dugulako, koloreak maite ditugulako.





2011/04/06

HAUTESKUNDEAK GERTU!


  Guztiok dakigunez bi hilabete barru udal hauteskundeak ospatuko dira eta gure herriko politikariek (politikari guztiek oro har) jarrera arraroak izaten hasten dituzte, haien artean, izan ere, lau urte hauetan ezinezkoa ziruditen jarrerak: inaugurazio expressak, ”buenrollismoa”, izapideen bizkorpenak, aurretik inoiz ez ikusitako bidai antolatuak etab. 

   Egoera hau, gazteriak ere sufritzen du eta gazte asanbladatik ere honen zati bat irenstea tokatu zaigu. OGAn ekintza desberdinak egiten saiatzen gara, herriko gazteak euren eguneroko geldotasunetik irteteko. Espazio soziokultural berrien beharra daukagu! Gaztetxean, musika tailerrak (djembe, txalaparta, entsegu lokala), hitzaldiak, aisialdirako jarduerak (liburutegia, ping pong, filmak...) eta kontzertuak eskaintzen ditugu.

   Baina nahiz eta udalak jarritako baldintzak bete, trabak aurkitu ditugu jarduera hauek aurrera eramateko orduan. Gaztetxea, inguruko herrien eta herriko gazteria batzeko leku bat  ez ezik, musika taldeak aurkeztea eta ezagutzera ematera ahalbidetzen duen toki alternatiboa ere da, herrian daukagun bakarra. Baina bat batean, gure herriko udaletxeak, gaztetxean ospatzen diren kontzertuak debekatu egin ditu..

   Udaltzaingoaren lokalean ospatutako bileraren ondoren (OGAren ,udalaren kide baten eta udaltzaingoaren beste kide baten artekoa), kontzertuak egitea ezinezkoa zela jakinarazi ziguten, beste urteetan zehar emandako arrazoi berberak emanez, baina oraingo honetan ezberdintasun batekin, hauteskundeak gertu daude eta hautesleak pozik egon behar dira.

Gazte Asanbladatik, Gaztetxearen ondoko auzokide guztioi barkamena eskatu nahi genieke kontzertuetan eragindako zarata guztiagatik.

ASKI DA! HIPOKRESIARIK EZ! POLITIKARI MADARIKATUAK!



2011/03/10

KORRIKA BADATOR!

Apirilaren 15ean (goizeko 13:30 etatik hurbil), aurtengo korrika gure herritik pasatuko da, apirilaren 7an Trebiñun hasten dena.  Herri guztia parte hartzea da korrikaren helburu nagusia, Ortuella euskararen alde dagoela Euskal Herria guztiari esateko. 

Aurtengo korrikaren kantaren bideoklipa
GOSE - "Euskalakari"

Gazte Lokalean egingo da aurtengo korrikaren aurkezpena. Aurkezpen horretan, korrika guztietako argazkiekin bideo txiki bat prestatzea adostu dugu OGA-k eta AEK-ren artean. Horretarako, norbaitek korrika ezberdinen argazkiak baditu "ortuellakogazteasanblada@hotmail.com" e-mail-ra bidali dezake bideo horren parte bihurtzeko argazki horiekin; korrikaren antolakuntzan laguntza txikitxo bat jartzearren. 

ESKERRIK ASKO eta PARTE HARTU!!

EUSKARA GUZTIONA DA ETA!!!!

2011/03/07

OGAren itxura berria


OGAk itxuraz aldatu du barrutik. Ia hilabete bat lan gogorra egin ondoren gaztetxeak 20 metro karratu irabazi ditu, gutxi gorabehera, barraren atzean zegoen horma bota egin baita.

Hori ez da gauza bakarra! Eszenatokia ere handitu dugu. Sabaiak ere aldaketa izan du, banbuz estali da.
Aurretik zegoen barra moldatu egin da, zerbitzatzen ari den pertsonari anplitude eta txukuntasun handiagoa emanez. 
 
Oraindik gauza batzuk amaitzear daude baina laster dena egongo da prest!!
 
HAU BAI LAN GOGORRA!

2011/02/23

Ortuellako Gazte Lokalaren Bloga Eraikitzen

Eraikitzen ari gara blog hau zuekin hobeto kontaktuan egoteko eta Gaztetxearen ekintzan jakinarazteko

Gutxi barru egongo da prest

-OGA-