2011/04/21

17. KORRIKA: Maitatu, ikasi eta ari... euskalakari!

Ortuellako gazteok ere Donostian egon ginen korrikaren azken metroak bizitzeko. Euskal Herri osoko euskalakariak elkartu ginen bertan eguraldi paregabearekin. Giro ikaragarria aurkitu genuen, kontzertuak, herri bazkaria, mezuaren irakurketa, bertsoak, dantzak… Inoiz baino jende gehiago hartu du parte euskararen aldeko korrika erraldoi honetan, Zorionak. Gu euskalakari! Zuek euskalakari! Danok euskalakari!

Euskara maite dugulako, koloreak maite ditugulako.





2011/04/06

HAUTESKUNDEAK GERTU!


  Guztiok dakigunez bi hilabete barru udal hauteskundeak ospatuko dira eta gure herriko politikariek (politikari guztiek oro har) jarrera arraroak izaten hasten dituzte, haien artean, izan ere, lau urte hauetan ezinezkoa ziruditen jarrerak: inaugurazio expressak, ”buenrollismoa”, izapideen bizkorpenak, aurretik inoiz ez ikusitako bidai antolatuak etab. 

   Egoera hau, gazteriak ere sufritzen du eta gazte asanbladatik ere honen zati bat irenstea tokatu zaigu. OGAn ekintza desberdinak egiten saiatzen gara, herriko gazteak euren eguneroko geldotasunetik irteteko. Espazio soziokultural berrien beharra daukagu! Gaztetxean, musika tailerrak (djembe, txalaparta, entsegu lokala), hitzaldiak, aisialdirako jarduerak (liburutegia, ping pong, filmak...) eta kontzertuak eskaintzen ditugu.

   Baina nahiz eta udalak jarritako baldintzak bete, trabak aurkitu ditugu jarduera hauek aurrera eramateko orduan. Gaztetxea, inguruko herrien eta herriko gazteria batzeko leku bat  ez ezik, musika taldeak aurkeztea eta ezagutzera ematera ahalbidetzen duen toki alternatiboa ere da, herrian daukagun bakarra. Baina bat batean, gure herriko udaletxeak, gaztetxean ospatzen diren kontzertuak debekatu egin ditu..

   Udaltzaingoaren lokalean ospatutako bileraren ondoren (OGAren ,udalaren kide baten eta udaltzaingoaren beste kide baten artekoa), kontzertuak egitea ezinezkoa zela jakinarazi ziguten, beste urteetan zehar emandako arrazoi berberak emanez, baina oraingo honetan ezberdintasun batekin, hauteskundeak gertu daude eta hautesleak pozik egon behar dira.

Gazte Asanbladatik, Gaztetxearen ondoko auzokide guztioi barkamena eskatu nahi genieke kontzertuetan eragindako zarata guztiagatik.

ASKI DA! HIPOKRESIARIK EZ! POLITIKARI MADARIKATUAK!