2012/05/23

-GAZTE EGUNA GAINDITU DUGU-

2012ko KALEJIRA.

Zer edo zer ezberdin egiteko gogoak genituenez gazte lokaleko kideok mozorrotuak joatea erabaki genuen; musika zeraman karro bat prestatu eta kalera irten ginen jendea erakarzeko askoarekin.



UMEENTZAKO JOLASAK.

Gazte eguna hitzak esaten duen moduan, egun hau gazteontzako zuzenduta dago; horrexegatik, txikienak ere izan zuten gozatzeko aukera euren ekintzekin.

Tailer eta jolas batzuk prestatu genituen:




BERTSO POTEOA.            

Aurtengo gazte eguna aurrekoekin konparatuz aldaketa bat egon da, herriko jendearen parte-hartzea nabaria izan delako.
Herri bazkari baten ordez, BERTSO BAZKARI bat prestatu dugu 4KATUko lagunekin elkarlanean arituz.

Ospe handiko hiru bertsolariak bertso bazkarian eta BERTSO POTEOAN parte hartu zuten, sekulako giroa sortuz.

FREDI PAIA.
ONINTZA ENBEITIA.
BEÑAT VIDAL.



BERTSO BAZKARIA.

Bizi izandako momentua deskriba ezina izan denez hemen duzue gure BERTSO BAZKARIAren zatitxo bana.


Aurtengo bazkarian ehun pertsona gutxi gora behera egon ginen, paellaz eta bertsolarien ekitaldiaz disfrutatzen.





ESKALATING KUTXAK.

Ihaz bezala, aurten ere kutxa-eskaladaz gozatu dugu. Ekintza honetan, hainbat lagun hartu zuten parte, eta gainera, marka bikainak lortu zituzten. 









KONTZERTUAK:



KRIMINAL FORCEPS


CALCETINES Y CACHETES


USTEAK USTEL


LUZ DE PUTAS





No hay comentarios:

Publicar un comentario