2012/12/12

JAM SESSION


Jam session delakoa aurretiaz prestatu gabeko musika emanaldia da eta bertan inprobisazioa ezinbestekoa da.

Egungo egoera aintzat harturik, alternatiba desberdinak proposatzeko beharra ikusten genuen, neguko egun hotz eta ilunak argitu eta berotzeko asmoarekin. Horrexegatik, azaroaren 30rrerako gure lehenengo ekitaldi mota hau prestatu genuen eta primeran atera zen. 20 bat pertsona bildu ginen gazte asanbladan musika jo, entzun eta gozatzeko aukerarekin.

Beraz, badakizu, giro ederrean musikaz gozatu nahi baduzu, ez galdu aukera hau, zeren eta hurrengo hilabeterako beste bat antolatuko da. Oraindik epea jartzear dago, baina hilabetean behin egiteko asmoa dago. Azkenik esatea herritarrei eta bertara hurbiltzen direnei musika aukera zabala eskaintzeko asmotan gaudela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario