
Egungo egoera aintzat
harturik, alternatiba desberdinak proposatzeko beharra ikusten
genuen, neguko egun hotz eta ilunak argitu eta berotzeko asmoarekin.
Horrexegatik, azaroaren 30rrerako gure lehenengo ekitaldi mota hau
prestatu genuen eta primeran atera zen. 20 bat pertsona bildu ginen
gazte asanbladan musika jo, entzun eta gozatzeko aukerarekin.
Beraz, badakizu, giro
ederrean musikaz gozatu nahi baduzu, ez galdu aukera hau, zeren eta
hurrengo hilabeterako beste bat antolatuko da. Oraindik epea jartzear
dago, baina hilabetean behin egiteko asmoa dago. Azkenik esatea
herritarrei eta bertara hurbiltzen direnei musika aukera zabala
eskaintzeko asmotan gaudela.